lunes, 21 de mayo de 2012

Hurrengorarte!

Blogari agur esateko garaia iritsi da. Hasieran esan nuen bezala nik, teknologia berriak nahiko ondo menperatzen dudala esan beharra daukat baina ikasgai honetan hezkuntzari lotutako hainbat programa ezagutu ditut eta nire ustez, oso baliogarriak izango zaizkit irakasle naizenean. Hala ere, programa hauei buruz, asko ikasteko daukadala uste dut, baina ikasteko, frogatu, gaizki egin, konpondu eta azkenik, ikasiko dudala badakit.

Besterik gabe, bloga gustatu zaizuelakoan bideo batekin utziko zaituztet.


Ebaluaketa 2.

Hurrengo ebaluaketa nire beste lagun Aniari egingo diot. Ania Belgikan dago erasmusen eta nire mindomo taldean egon da. Oso gustora egon naiz berarekin taldean distantzia zailtasunak egon arren oso ondo konpondu garelako. Oso gustoko dut berarekin lan egitea!


1. Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak…: Ebaluatu gabe.

2. Analisia eta gogoeta: Datuak azaltzen ditu. Teoriarekin uztartzen du. Idatzitakoaren analisia eta gogoeta egiten du. 

3. Sormena eta originaltasuna: Bloga originala. Ideiak, irudiak eta abar agertzen dira. Atal batzuk nahiko apal.

4. Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalak nahiko lotuta eta koherenteak dira.

5. Hizkuntzaren zuzentasuna: Idazkera egokia. Zuzentasuna dauka. Akats txiki batzuk daude.

Beraz, bloga oso egokia dela uste dut. Klasera joan ez den arren moodle-en jarritako argibideak ondo jarraitu duela ikusten da eta bukaerako emaitza oso baikorra da. Argi dago beraz, teknologia berriek balio dutela, Ania ehundaka kilometrora egonda ere bloga jarraitzeko aukera izan duelako.

Ebaluaketa

Bloga amaitzen joateko garaia da baina hori gertatu baino lehenago beste blog batzuen ebaluaketa egingo dut.

Ondorengo bloga, Amaia lagunaren bloga da: http://amaiaarrreitunandia.blogspot.com.es/

1. Ikaslearen oharrak: koadernoan jasotzen diren apunteak, ideiak…: Ohar ugaritasuna eta kalitatezkoak: norberaren gogoetak,eta iruzkinak, azalpenak, adibideak, aipuak, irudiak…

2. Analisia eta gogoeta: Datuak azaltzen ditu. Teoriarekin uztartzen du. Idatzitakoaren analisia eta gogoeta egiten du. 

3. Sormena eta originaltasuna: Bloga originala. Ideiak, irudiak eta abar agertzen dira. Atal batzuk nahiko apal.

4. Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalak nahiko lotuta eta koherenteak dira.

5. Hizkuntzaren zuzentasuna: Idazkera egokia. Zuzentasuna dauka. Akats txiki batzuk daude.

Beraz, laburbilduz asko gustatu zait blog hau. Gainera garapen egokia izan duela uste dut. Hasierako sarrereratan Amaiak esaten duen bezala teknologia berriei buruz ez dauka ideia askorik baina denbora pasatu ahala gaitasunak lortzen joan dela ikusten da. Nire ustez hori da garrantzitsuena, eboluzio bat egon delako.

Artikulu bat

http://www.ehu.es/ehusfera/fishernet/2012/05/01/la-variedad-de-actividades-y-formas-de-incorporar-internet-hace-que-sea-util-para-cualquier-teoria-del-aprendizaje-favoreciendo-asi-la-diversidad-metodologica-en-sintesis-4/

Scratch

Aurreko Maiatzaren 7an Nieves Cano aularioan Jon Bustilloren hitzaldia izan genuen. Bertan Scratch programari buruz hitz egin zigun eta teknologia berriek hezkuntzan hemendik aurrera izango duten indarrez.

Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan batez ere, guk ere parte hartu eta ikasi genuelako.

Hala ere, nire ustez, hitzaldia oso motz geratu zen guk gure Scratch propioa eraikitzeko eta orain edukiei buruz pentsatuta ezingo nuke Scratcharekin ariketarik egin. Oso baliogarria iruditzen zait baina ikaskuntzan ondo erabiltzeko irakasleek kurtsillo bat egin beharko luketela uste dut.

Guk hitzaldian pelota bat zirkuito batean mugitzen ikasi genuen eta hortik aurrera nik ez dakit askoz gehiago egiten.

Dena den, kutsadura edo birziklapena bezalako edukiak lantzeko erabiliko nuke programa hau eta baita matematikako eragiketak lantzeko ere. Beste alde batetik, ikasleei libreki beraiek nahi dutena sortzeko aukera ere emango nieke bideratutako ariketak egin ez ezik ondo deritzotelako beraien imaginazioa erabiltzea.

Besterik gabe, aipatzeko Jon Bustillok Twitter-a daukala eta oso interesgarria dela: https://twitter.com/#!/jonsarean

Kronologia. Bigarren ariketa

Bigarren ariketa honetan kronologia aukeratu dut. Batez ere historia eta beste ikasgai batzuetan edukia buruz ikasteko eta ondo ulertzeko oso baliogarria dela uste dut. Datak oso ondo ikusten dira eta informazioa era motzean ematen da dena ondo barneratzeko.

Nik Gerra Zibilari buruzko kronologia egin dut.

StoryBird-ekin egindako ariketa!

Espero dut hurrengo ariketa gustatzea. Lehenengo aldia da StoryBird programa erabiltzen dudala baina nahiko txukun geratu zaidala uste dut.


TXANGOA MENDIAN on Storybird
Ariketa hauek oso aproposak iruditzen zaizkit umeek beraien imaginazioa libreki idazteko. Gainera irudi oso politez balia daitezke beraien ipuinak sortzeko eta adin gutxiko umeentzako oso ondo dago.

Nik egunero erabiltzen ditudan teknologiak



Hauek dira nik egunero egunero erabiltzen ditudan tresnak: Ordenagailua, mugikorra eta iPod-a.

sábado, 19 de mayo de 2012

Testuei buruzko hausnarketa

Oraindela denbora nahikotxo, hainbat testu eta bideo ikusi nituen eta gaur horien sintesia eta hausnarketa egingo ditut.

TIC-ak beharrezkoak dira eskoletan gaur egun gizartean oso barneratuta dauden tresnak baitira. Hala ere, jakin behar da hezkuntzan probetxua nola atera. 

Bideoan agertzen den gizonak esaten duen bezala eskoletan teknologia berriak erabili arren sistema ez da aldatu eta beraz, inbertitu beharrean dirua gastatu egiten dugu.

Zertarako nahi ditugu arbela digitalak bezalako tresna garestiak, arbela normalarekin egiten ditugun gauza berdinak egiten baditugu?

Beste alde batetik, irakasleei begira, hauek prestatu behar dira teknologia berrien aurrean eta hauek ere autokritikoak izan behar dira bere buruarekin. Erabiltzen dituzten teknologiak ondo menperatu behari dituzte ikasleei konfidantza emateko.

Beste alde batetik, Romaník idazten duen bezala teknologia berriek ez dituzte hezkuntza arazoak konpontzen. Edo irakasleek ez dituzte behar bezala erabiltzen oraindik ere hutsuneak daudelako umeen sormena, artea... bultzatzerako orduan.

Dena den, teknologia berriak ez dira guztiz begi txarrekin begiratu behar. Aurretik aipatu bezala gaur egungo gizartean errealitate bat dira eta baztertuz gero eskola gizarteari begira atzeratuta geratuko litzateke.

Egin behar dena, frogatu, arriskatu, autokritika egin eta ondoren, hobetu, da. Cristobal Cobo Romaník dioen bezala aurrera egin duten eskolak arriskatu eta experimentatu egin dute.

Beraz, laburbilduz, gutxinaka gutxinaka teknologia berriak eskolara sartu behar dira baina probetxuzkoak izateko sistema aldatu egin behar da eta teknologia berriei egokitu eta irakasleek ondo menperatu behar dituzte teknologia berri hauek ondoren, ikasleei ondo erakusteko.

miércoles, 2 de mayo de 2012

IKT-i buruz zer dakidan eta zer espero dudan

Kaixo berriro ere. Gaurkoan irakasgaiari buruz zer dakidan eta zer espero dudanari buruz idaztera natorkizue.

Nik gogoratzen dudanaren arabera hamar urte nituenetik aurrera teknologia berriak (ordenagailua, batez ere) izan ditut hezkuntzan.

Bosgarren mailara pasatu eta gure tutore modernoak Matematika, Lengua castellana eta Ingurune egitera askotan informatika gelara eramaten gintuen.

Han zatiketak, biderketak, neurketa... lantzen genituen matematikan eta lenguan, berriz, ortografia arauak.

DBHra iristerakoan ere informatika gelara jeisten ginen baina gehienbat ikerketa-lanak egitera joaten ginen. 

Etxean ere laister izan nuen ordenagailua eta beraz, ordenagailua, internet... nahiko ondo menperatzen ditut eta ez direla batere arrotzak esan dezaket.

Pertsona askok diote beraien ikasleek teknologia berriei buruz gehiago dakitela beraiek baino baina nire kasuan ez dut uste horrela izango denik.

Hala ere, ikasgaiaren programa ikusita niretzat ezezagunak diren hainbat programaren berri izango dudala ikusi dut.

Eta programa horiek gerora irakasle lanetan hasten naizenean oso baliogarriak izango direlakoan nago.

Ikasgai honetatik hainbat gauza espero ditut. Alde batetik, gerora erabili ahal izango ditudan programak erabiltzen ikastea eta beste alde batetik, teknologia berriak hezkuntzan nola landu daitezkeen ikasi eta hausnartzea, oraindik ere bide luzea ikusten baitut gai honetan. Hala ere, hurrengo sarreran hobeto sakonduko dut hau.